viernes, 9 de diciembre de 2011

Orain arte egindakoaren ideia nagusien gida

2011-09-23

Klase hasieran musika jartzeak Lasaitasuna sortarazi digu gehienoi; giro atsegina eta norberaren gauzetan pentsatzeko aurkera ematen duten horietakoak.

2011-09-30


Web 2.0rekin hartu-emaneko erlazioa daukagu internetekin.
Web 2.0 Informazio eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko filosofia bat da.

2011-10-14


Testu banaketa eta egin beharrekoaren azalpena.
“Hezkuntzarako Teknologia mundu teknologizatu batean” da gure testuaren izenburua.
zer dakigu gaiari buruz? mundu teknologizatu batena dioenean, argi dago gaur eguneko mundua nahiko teknologizatua dagoela eta horrek eragina izango duela bai hezkuntzan bai teknologian.

2011-10-21


testuaren sintesia eta ulerpena. Testua oso luzea eta gaztelania formatean idatzita dagoenez, askotan zaila egin zaigu Testua ulertzea. Hitz tekniko ugari eta landu gabeko gaiak agertu zaizkigu, beraz aparteko informazioa ere bilatu behar izan dugu. Hori dela eta, testuzo ideia nagusietatik abiatuta eta informazio gehigarrira joz, guregogoetan oinarritu dugu lan hau. Honi Ester informazio eta komunikaziorako teknologiaren nondik norakoak ikasteko aukera izan dugu, hala nola, hainbat hitz gakoen esanahiak.

 

2011-10-28


Ondorioak: Aurrerapen guzti hauek zuzeneko eragina dute hezkuntzan, eskolako errealitatea aldatzen dutelarik; arbel digitala,informatika gelak…Baina kontuan izanik IKT-en aplikazio eremu garrantzitsua hezkuntza dela ,gure buruari egiten diogun galdera hauxe da:egia da eskoletan teknologiak guztiz integratuta daudela? Gaur egun curriculumean agertzen diren zortzi gaitasunen artean“Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa”aurki dezakegu, konpetentzia honen xedea ikaslea informazioa lortzeko eta kudeatzeko gai izatea da.Bertan sartzen da informazioaren teknologien erabilera,informatzeko,ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.

 2011-11-04


irakasleek baita ikasleek ere gaitasun zehatz batzuk landu beharko dituzte, teknologia berriekin modu egokian aritzeko eta hauek eskaintzen dituzten aukera guztiak behar den moduan baliatu ahal izateko.
2011-11-13
ondoriozta genuen gure kideen interesa pizteko eta eramangarriagoa egiteko bideo bat prestatuko genuela aurkezpenerako.

2011-11-11


-Ikasleak hezi behar dira bizitza digitalean eroso mugitzeko.
-Irakasleak ere teknologietan aplikatu behar izan dira.
-Pentsaera sistematikoa: taldeek ikasle eta irakasleen erantzunkizuna bultzatu.
-IKT enpresak gurekin jolasten dute, izan ere, inpresorak etab. Programaturik daude denbora batetara apurtzeko eta guk berria erosteko. Zoratu egiten gaituzte, dirua ateratzeko.
-Alde txarrak: menpekotasuna, mendebaldeko kulturaren inposaketa, desberdintasun ekonomikoak, pribatutasunaren galera….
-Gizartean baloreak ez desagertzeko, teknologien erabilpena neurtu.
- Arazoak: Irakasle zaharrekin zailagoa metodologia berriak aplkatzea, diru asko inplikatzen dute teknologiek, internetek eduki ez-egokiak ere baditu batez ere haurrentzat….

2011-11-18


-Ondorio gisa, konturatu egin dira irakaslearen papera gizartearen aldaketen arabera aldatuz doala, eta momentu honetan irakaslearen papera bideratzailearena dela uste dute. Irakaslea gelako pertsonarik jakituna izateari utzi egin dio.
-teknologia leku guztietan dago, arazoak errazteko kontzebituta dago, teknologia desberdinak daude, hezitzako teknologiak erabiltzen dira, eta IKT- nahiz eta lagundu, gure interesak nahasten dituzte.
-teknologia berriak modu egokian eta ahalik eta produktiboenen erailtzeko, horren beharra ikusten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario