Testu banaketa eta egin beharrekoaren azalpena
Gure testua “Hezkuntzarako Teknologia mundu teknologizatu batean” du izenburua. Bertatik hitz gakoak eta zenbait metafora atera behar ditugu, kontuan izanik sintesia eta testuaren inguruko hausnarketa egin behar dugula ere.
Baina lana egiten hasi aurretik galdera bat egin diogu gure buruari: zer dakigu gaiari buruz?
Egia esanda Hezkuntzarako Teknologiari buruz askorik ez dakigu baina imajina dezakegu teknologiak hezkuntzan betetzen duen papera edo duen eragina izan daitekeela. Horrenbestez mundu teknologizatu batena dioenean, argi dago gaur eguneko mundua nahiko teknologizatua dagoela eta horrek eragina izango duela bai hezkuntzan bai teknologian.
Gure aurreideak aipatu ondoren testuaren lehenengo irakurketa egiteari ekin diogu, horrela konturatu gara testua ulertzeko nahiko zaila dela hitz tekniko asko agertzen direlako eta ulertzen ez ditugun hainbat kontzeptu ere: aproximacion reduccionista, transnacional, multidimensional, taylorismo, fordimo, toyotismo, aparatologia, …
Gainera oso luzea da eta askotan neketsua egiten da irakurtzea. Zenbait momentutan interesgarria iruditu zaigu testuak zioena baina egia da ere testuan hainbat informazio sobera dagoela, adibidez Association for Educational Communication and Technology-k Hezkuntzarako Teknologiaren inguruan ematen dituen 16 definizio ezberdinak.
Beraz hurrengo egunerako helburua etxean testua bere osotasunean irakurtzea da eta bakoitzak testuaren zati baten sintesia egitea eta euskaratzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario