domingo, 4 de diciembre de 2011

Gure lana era idatzian


HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN

 
TESTUAREN SINTESIA


Teknologia kontzeptuaren arazoak:


·    Azken urteetan Teknologiaren inguruko definizio bat nagusitu da: zenbait ekintza egiteko, batzuk pentsaezinak zirenak, aukera ematen diguten tresnak.
·    Baina arazoak sor daitezke Teknologia kontzeptuaren esanahia murriztean; gehienbat hezkuntza arloan
·    Horrexegatik proposatzen da Teknologiaren gaia ikuspuntu konplexu batetik jorratzea: guztia ez da teknologia baina ezin diegu ezagutza arlo desberdinei garrantzia kendu.

Hainbat iritzi edo ikuspuntu desberdinen bereizketa:


·    Teknologia hitzaren esanahia bilatzean, hainbat autore desberdinen iritziekin egiten dugu topo.
·    Batzuk giza arazoak konpontzeko diziplinatzat hartzen dute, hau da, giza bizitza errazteko eta naturaren kontrola izateko erabili daitezkeen arau zientifiko eta sistematikoak.
·    Besteek aldiz, ezagutza zientifikoetan oinarritutako edozein arte praktikotzat hartzen dute teknologia.
·    Azkenik beste autore batzuk teknologia eta zientziaren arteko bereizketa egiten dute.
·    Zientzia mundu natural eta fisikoa ulertzen saiatzen da eta teknologia aldiz, zerikusia dauka tresna, teknika eta prozedura desberdinekin giza beharrei erantzuna emateko.


Teknologia mota lau daude:


·    Teknologia artefaktualak: gauza materialez osatuta daude eta ez dute gizakiarenganako hainbeste dependentzia, haren jardueran egiterako orduan. Hala ere, zaila da horietaz desegitea. Adibidez, kotxea, mugikorra, ordenagailua, …
·    Teknologia antolatzaileak: ez dira materialak. Bestak beste, hauek dira eguneratuenak, Taylorismoa, Fordismoa, Toyotismoa, …
·    Teknologia sinbolikoak: eraikuntza eta errepresentazio teknikak dira, hala nola, erritualak, sinboloak, errepresentazio geometriko eta topografiakoak, aritmetika, moneta-sistema, estatistika, Kartografia, zinema, …
·    Bioteknologiak: giza bizitza garatu eta hobetzeko xedea dutenak.

Hezkuntzarako teknologia:


·    40ko hamarkada aurretik AEB, bereziki, hezkuntzarako teknologia ikasteko metodo edo diziplina moduan ulertzen hasiko da.
·    Kontziente izan behar dugu honetaz: hasiera batetik teknologia hauek (ordenagailua, internet, …) asmatuak izan zirela soldaduskaren entrenamenduak burutzeko, eta hezteko.
·    Bi modu desberdin daude hezkuntzarako teknologia ulertzeko:
o   Batzuentzat irakaskuntza eta diseinuaren, praktikaren, ebaluazioaren eta giza hezkuntzaren arazo guztiak konpontzeko analisi prozesua da.
o   Besteentzat curriculumen eta irakaskuntza plan edo proiektuen eraldaketan datza, sistemen ereduei jarraituz.
·    Hezkuntzarako balio duten teknologiaren definizioa 16 atal desberdinetan banatu zuen Association for educational Communication and Tecnology erakundeak, nahiz eta antzekoak izan denak.

Hezkuntzarako teknologiaren ekarpenak:  


·    Hezkuntzarako teknologia bi modutan uler daiteke:
o   Aparatologia moduan, garrantzia emanez informazio sarbide eta prozesamenduari, ikaslearen garapen osorako baliabide desberdinen erabilera sustatuz.
o   Irakaskuntzaren zientzia bezala ulertuta, irakaste prozesuaren planifikazioa, ikaslearen jarrera eta ebaluazioak hartzen du garrantzia.


Teknologiak irakaskuntzaren konplexutasuna itxuragabetzen duenean

Teknologiek sortzen dituzten ondorioen artean hauexek aurki ditzakegu:
·     Gure interesak aldatzen ari dira; lehentasunak eta oinarrizko beharrak.
·     Zeinuen izaera aldatzen ari da zeinu berrien sorkuntzaren ondorioz.
·     Gure errealitate propioa aldatzen ari da ziberespazioa bezalako sorkuntzekin.

Hezkuntza teknologikoak IKT -ei gainjartzen direnean


Hauek dira hezkuntza teknologia IKT -ei mugatzearen ondorioak:
·    Perspektiba historikoaren gabezia, garapen teknologikoa.
·    Testuinguruaren gabezia: IKT -en erabileran zentratzeak eskola, hezkuntza testuinguru bezala ulertua, kontuan ez hartzeak ekartzen du.
·     Erredukzionismoa: Irakaskuntza, transmisio ekintza bezala bakarrik ulertzea, soilik aukeratzen ditugu ikaslea heziko dituen bideak.
·     Etengabeko porrota: Herrialde gehienek dirutza handiak inbertitu dituzte hezkuntza arloan IKT-ak sartzeko, baina prozesu honen emaitzak ez dira izan uste bezain onak. Izan ere frogatua izan da IKT- en erabilerak ez dituela beti emaitza akademikoak hobetzen.
·     Antsietate teknologikoa: Teknologi berriekin eta baita hauek suposatzen duten guztiarekin batzuetan gure benetako helburua ahazten zaigu: irakastea.

Egin daitezkeen ariketak:


·     Norberak Teknologiarekin izandako erlazio ikertu: horretarako autobiografia bat egin daiteke gure bizitzan teknologiak izandako eraginaz ohartzeko.
·     Berreraiki norberaren hezkuntza-esperientzia: Zure hezkuntza esperientziei buruzko ipuin bat idatzi testu, irudi eta marrazki desberdinak erabiliz. Gero Hezkuntzarako Teknologiaren inguruan hausnarketa bat egitea ahalbidetzeko.


Garatuko diren konpetentziak:


·     Hezkuntzan parte hartzen duten perspektiba desberdinak identifikatu, aztertu, behatu eta ulertu.
·     Irakaskuntzaren antolakuntza eta praktikan jartzearen funtzioak ulertu.
·     Irakaskuntzan, komunikazioa eta informazioaren teknologien garrantzia ikuspuntu kritiko batetatik ikertzea.



HITZ GAKOAK

Teknologia Soziala/Zientzia
Garapena (gizartea)
Informazioa eta Komunikazioa
Teknologia digitalak
IKT – ak
Hezkuntza eredu desberdinak (garapena)
Hezkuntza (diziplina)
Hezkuntzarako Teknologia


ONDORIOAK

Teknologia digitalek gero eta garrantzi handiagoa dute mundu honetan eta gizarteko hainbat esparrutan aurki ditzakegu: esparru sozialean, kulturalean, ingurumenean … Gaur egun zaila da 16 urteko gazte batek eskuko telefonorik ez edukitzea edo etxe batean ordenagailu edo internetik ez egotea. Gizarte eredu berri bat sortzen ari gara eta eredu horretan teknologiak ezinbesteko papera betetzen du.

Aurrerapen guzti hauek zuzeneko eragina dute hezkuntzan, eskolako errealitatea aldatzen dutelarik; arbel digitala, informatika gelak … Baina kontuan izanik IKT- en aplikazio eremu garrantzitsua hezkuntza dela, gure buruari egiten diogun galdera hauxe da: egia da eskoletan teknologiak guztiz integratuta daudela?

Gaur egun curriculumean agertzen diren zortzi gaitasunen artean “Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa” aurki dezakegu, konpetentzia honen xedea ikaslea informazioa lortzeko eta kudeatzeko gai izatea da. Bertan sartzen da informazioaren teknologien erabilera, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.

Baina ikasleek gaitasun hau bere osotasunean garatu dezaten ez da ikas material berriak erostearekin nahikoa izango, irakasleen jarrera egokia ezinbestekoa izango da.
Lehenik eta behin irakaslea argi izan behar du teknologiak ez duela bakarrik ordenagailuen erabilera inplikatzen eta garrantzia eman beharko dio teknologiek hezkuntzan betetzen duten paperari. Aitortu beharra dugu irakasle guztiek teknologia munduan ez direla adituak, baina hala ere “arazo” hori konpontzeko Eusko Jaurlaritzak gai horren inguruko ikastaroak antolatzen ditu eskola bakoitzean.

Beraz hezkuntza arloan teknologia berriak erabili behar ditugu baina behar direnerako soilik gehiegizko erabilpenean ez jausteko eta hauen erabilera arrunt bilakatzeko.





ZAILTASUNAK

Testua oso luzea eta gaztelania formalean idatzita dagoenez, askotan zaila egin zaigu testua ulertzea. Hitz tekniko ugari eta landu gabeko gaiak agertu zaizkigu, beraz aparteko informazioa ere bilatu behar izan dugu.

Hori dela eta, testuko ideia nagusietatik abiatuta eta informazio gehigarrira joz, gure gogoetan oinarritu dugu lan hau. Honi esker informazio eta komunikaziorako teknologiaren nondik norakoak ikasteko aukera izan dugu, hala nola, hainbat hitz gakoen esanahiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario