1: IRUNE OMAETXEBARRIA, MAIALEN PIÑA, MAYI PASCUAL.
ESKOLETAKO IKT -EN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPAR POLITIKA
Bertso polit baten bitartez, testuan irakurritako informazioa kontuan hartuta, haien kritika egin dute, esanez, teknologia beti dugula aurrean eta ez dela protagonista bakarra izan behar, nahiz eta lagungarri izan daitekeen noizean behin.
2: ARANTZA MARTIN, IRANTZU PARDO, AINARA WAIN.
INFORMAZIO ETA KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN
PPT baten bidez aurkezpena egin digute, ideia nagusiak hauek izan direlarik:
Lehen liburuak erabiltzen ziren, orain, ostera, IKTak (teknologia berriak) eta batzuetan lagungarriak/onuragarriak diren arren, kaltegarriak izan daitezke.
Kultura multi-modalak hezkuntzan du eragina.
Hezkuntzaren helburua autoikaskuntza da, hots, ikasten ikastea. (zer jakin eta zer ez)
Ordenagailu berriak klasean erabiltzea desorekak dakartza ikasleen artean.
Jakintza kafearen filtroarekin konparatu dute. Irakaslea laguntzeko dagoela adierazi nahian.
Metafora: platonen kobazuloaren teoriarekin konparatu dute.
Alaitzi bere irakasteko moduagatik, eta metodologia desberdinagatik, eskerrak eman dizkiote.
Lehen liburuak erabiltzen ziren, orain, ostera, IKTak (teknologia berriak) eta batzuetan lagungarriak/onuragarriak diren arren, kaltegarriak izan daitezke.
Kultura multi-modalak hezkuntzan du eragina.
Hezkuntzaren helburua autoikaskuntza da, hots, ikasten ikastea. (zer jakin eta zer ez)
Ordenagailu berriak klasean erabiltzea desorekak dakartza ikasleen artean.
Jakintza kafearen filtroarekin konparatu dute. Irakaslea laguntzeko dagoela adierazi nahian.
Metafora: platonen kobazuloaren teoriarekin konparatu dute.
Alaitzi bere irakasteko moduagatik, eta metodologia desberdinagatik, eskerrak eman dizkiote.
3: IRATI SAN ROMAN, JANIRE URANGA, SARA RODRIGUEZ.
BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK.
Erreportai dibertigari bat egin zuten haien artean, haien gaia azaltzeko. Bertan IKTak zer diren, funtziak, noiz-non-zertarako erabiltzen den, eta zeintzuk diren ezaugarriak azalduko dizkigute kaleko andre bat eta jakitun bat izango balira bezala.
Hau izan da haien bideoa:
4: OSKAR TOMÉ, ANE ZABALA, AINHOA VAZQUEZ.
IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK:
Haien blogean ikus daiteke haiek egin duten aurkezpenaren bideoa.
IKTetan trebeak izateko zein gaitasun lortu behar dituzten bai irakasleek zein ikasleek azaldu dute, gaitasuna zer den ere definitu ostean (egoera desberdinei erantzuna emateko ahalmena lortzea). Gainera, txikitatik teknologia ezagutu beharko genukeela esan digute, errazenetik zailenerako bide gorakor batean.
5: IBON LEJARZEGI, SERGIO LEAL, ERLAITZ MARTINEZ.
TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN: IKT-etatik hezkuntza baliabideetara.
Haiek egindako bideo baten bitartez, euren ahotza entzuten zelarik, IKTen eragina umeen garapenean azaldu digute, baita egoera sozialaren garapena eta irakaslearen indarraren galera, eta Europako sistema berria azaldu digute.
Azkenean, oso esaldi polita aipatu dute: Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten.
6: BITTOR MEABE, IBAI MENENDEZ, TXABER MIRABALLES.
ORDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILE.
Euren aurkezpena haiek egindako bideo baten bitartez plazaratu digute:
Teknofobia eta teknofilia kontzeptuak berezi dizkigute berriro, aurretik beste talde batek egin zuen bezala eta gero irakaslegoaren formazio falta goraipatu dute. Belaunaldi desberdinetakoak garela azaldu dute eta beraz, ikasleek irakasleek baino gehiago dakigula ondorioztatu dute. Horrekin batera, esan daiteke ordenagailua hezigarria edota kaltegarria izan daitekeela. Gainera, emakumearen egoerak ere oztopo egiten dutela nabarmendu dute gizarte osoa garatzen doala esanez.
Haien metafora hurrengo hau izan da: garai desberdinetan behar desberdinak ditugula.
Amaitzeko bideo dibertigarri batzuk erakutsi dizkigute.
7: HAIZEA URIAGEREKA, IRATI SARATXAGA, ARRATE SANTIAGO.
IKT -EN ERABILERA ANITZA: ESKOLA 2.0àGAITASUNAK.
Haiek grabatutako ereduan, eskola aspergarria eta eskola entretenigarria konparatu dituzte ikasle sortzailearen alde zeudelarik. Hala ere, azkenean robotak bihurtuko garen kritika egin dute.
hau izan da haiek egin duten bideoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario