Gaurko klasean Amaia Malaina, Nerea Sanchez eta Maitane Swarchek prestatutako lana aurkeztu digute. Haien lana ez da beste taldeen berdina izan, haiek klasean gertatutakoak bildu behar izan dituzte eta. Horrexegatik bi aurkezpen prestatu dituzte:
1. Gure aurkezpenen balorazioa: Aurkezpenetan egin behar ez dena eta kontuan hartu beharrekoak
o Letra eta fondoa kontuan hartu
o Patxadaz hartu
o Gorputz espresioa
o Ahoskera
o Haurren ezagutzak eta maila, ez dakitenari buruz ez hitz egitea
2. Klasean egindakoa: Klasean gertatutakoari buruzko bideoa, bi ordukoko iraupena dauka eta horrexegatik ezin izan dugu osorik klasean ikusi.
Gure klase-kideen aurkezpena ikusi ondoren errubrika bat egin dugu, hau da, Alaitzek emandako fitxa batetik abiatuz taldekide bakoitzaren eta taldearen nota guztion artean adostuz. Hausnarketa eta eztabaida txiki baten ondorioz, banakako notak zehaztu ditugu:
Iraia Madariaga: 13
Nerea Martinez: 15
Iratxe Varela: 13
Sarai Hernaez: 15
Gainera taldeko nota jartzea ez zaigu zaila egin; bederatzi bat jarri diogu geure buruari. ZERGATIK?
- Taldeko giroa nahiko ona izan da, gure arteko erlazio ona
- Iritzi desberdinak baina errespetuz eztabaidatu
- Kritikotasunez baloratu gure artean egindakoak
Azkenik ikasgaia eta irakaslearen inguruko ebaluaketa egin dugu, ebaluaketa fitxa estandarraren bidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario