viernes, 9 de diciembre de 2011

Orain arte egindakoaren ideia nagusien gida

2011-09-23

Klase hasieran musika jartzeak Lasaitasuna sortarazi digu gehienoi; giro atsegina eta norberaren gauzetan pentsatzeko aurkera ematen duten horietakoak.

2011-09-30


Web 2.0rekin hartu-emaneko erlazioa daukagu internetekin.
Web 2.0 Informazio eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko filosofia bat da.

2011-10-14


Testu banaketa eta egin beharrekoaren azalpena.
“Hezkuntzarako Teknologia mundu teknologizatu batean” da gure testuaren izenburua.
zer dakigu gaiari buruz? mundu teknologizatu batena dioenean, argi dago gaur eguneko mundua nahiko teknologizatua dagoela eta horrek eragina izango duela bai hezkuntzan bai teknologian.

2011-10-21


testuaren sintesia eta ulerpena. Testua oso luzea eta gaztelania formatean idatzita dagoenez, askotan zaila egin zaigu Testua ulertzea. Hitz tekniko ugari eta landu gabeko gaiak agertu zaizkigu, beraz aparteko informazioa ere bilatu behar izan dugu. Hori dela eta, testuzo ideia nagusietatik abiatuta eta informazio gehigarrira joz, guregogoetan oinarritu dugu lan hau. Honi Ester informazio eta komunikaziorako teknologiaren nondik norakoak ikasteko aukera izan dugu, hala nola, hainbat hitz gakoen esanahiak.

 

2011-10-28


Ondorioak: Aurrerapen guzti hauek zuzeneko eragina dute hezkuntzan, eskolako errealitatea aldatzen dutelarik; arbel digitala,informatika gelak…Baina kontuan izanik IKT-en aplikazio eremu garrantzitsua hezkuntza dela ,gure buruari egiten diogun galdera hauxe da:egia da eskoletan teknologiak guztiz integratuta daudela? Gaur egun curriculumean agertzen diren zortzi gaitasunen artean“Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa”aurki dezakegu, konpetentzia honen xedea ikaslea informazioa lortzeko eta kudeatzeko gai izatea da.Bertan sartzen da informazioaren teknologien erabilera,informatzeko,ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.

 2011-11-04


irakasleek baita ikasleek ere gaitasun zehatz batzuk landu beharko dituzte, teknologia berriekin modu egokian aritzeko eta hauek eskaintzen dituzten aukera guztiak behar den moduan baliatu ahal izateko.
2011-11-13
ondoriozta genuen gure kideen interesa pizteko eta eramangarriagoa egiteko bideo bat prestatuko genuela aurkezpenerako.

2011-11-11


-Ikasleak hezi behar dira bizitza digitalean eroso mugitzeko.
-Irakasleak ere teknologietan aplikatu behar izan dira.
-Pentsaera sistematikoa: taldeek ikasle eta irakasleen erantzunkizuna bultzatu.
-IKT enpresak gurekin jolasten dute, izan ere, inpresorak etab. Programaturik daude denbora batetara apurtzeko eta guk berria erosteko. Zoratu egiten gaituzte, dirua ateratzeko.
-Alde txarrak: menpekotasuna, mendebaldeko kulturaren inposaketa, desberdintasun ekonomikoak, pribatutasunaren galera….
-Gizartean baloreak ez desagertzeko, teknologien erabilpena neurtu.
- Arazoak: Irakasle zaharrekin zailagoa metodologia berriak aplkatzea, diru asko inplikatzen dute teknologiek, internetek eduki ez-egokiak ere baditu batez ere haurrentzat….

2011-11-18


-Ondorio gisa, konturatu egin dira irakaslearen papera gizartearen aldaketen arabera aldatuz doala, eta momentu honetan irakaslearen papera bideratzailearena dela uste dute. Irakaslea gelako pertsonarik jakituna izateari utzi egin dio.
-teknologia leku guztietan dago, arazoak errazteko kontzebituta dago, teknologia desberdinak daude, hezitzako teknologiak erabiltzen dira, eta IKT- nahiz eta lagundu, gure interesak nahasten dituzte.
-teknologia berriak modu egokian eta ahalik eta produktiboenen erailtzeko, horren beharra ikusten da.

09/12/2011

Gaurko klasean Amaia Malaina, Nerea Sanchez eta Maitane Swarchek prestatutako lana aurkeztu digute. Haien lana ez da beste taldeen berdina izan, haiek klasean gertatutakoak bildu behar izan dituzte eta. Horrexegatik bi aurkezpen prestatu dituzte:
1.       Gure aurkezpenen balorazioa: Aurkezpenetan egin behar ez dena eta kontuan hartu beharrekoak
o   Letra eta fondoa kontuan hartu
o   Patxadaz hartu
o   Gorputz espresioa
o   Ahoskera
o   Haurren ezagutzak eta maila, ez dakitenari buruz ez hitz egitea

2.       Klasean egindakoa: Klasean gertatutakoari buruzko bideoa, bi ordukoko iraupena dauka eta horrexegatik ezin izan dugu osorik klasean ikusi.

Gure klase-kideen aurkezpena ikusi ondoren errubrika bat egin dugu, hau da, Alaitzek emandako fitxa batetik abiatuz taldekide bakoitzaren eta taldearen nota guztion artean adostuz. Hausnarketa eta eztabaida txiki baten ondorioz, banakako notak zehaztu ditugu:
Iraia Madariaga: 13
Nerea Martinez: 15
Iratxe Varela: 13
Sarai Hernaez: 15
Gainera taldeko nota jartzea ez zaigu zaila egin; bederatzi bat jarri diogu geure buruari. ZERGATIK?
-          Taldeko giroa nahiko ona izan da, gure arteko erlazio ona
-          Iritzi desberdinak baina errespetuz eztabaidatu
-          Kritikotasunez baloratu gure artean egindakoak
Azkenik ikasgaia eta irakaslearen inguruko ebaluaketa egin dugu, ebaluaketa fitxa estandarraren bidez.

domingo, 4 de diciembre de 2011

Gure lana era idatzian


HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN

 
TESTUAREN SINTESIA


Teknologia kontzeptuaren arazoak:


·    Azken urteetan Teknologiaren inguruko definizio bat nagusitu da: zenbait ekintza egiteko, batzuk pentsaezinak zirenak, aukera ematen diguten tresnak.
·    Baina arazoak sor daitezke Teknologia kontzeptuaren esanahia murriztean; gehienbat hezkuntza arloan
·    Horrexegatik proposatzen da Teknologiaren gaia ikuspuntu konplexu batetik jorratzea: guztia ez da teknologia baina ezin diegu ezagutza arlo desberdinei garrantzia kendu.

Hainbat iritzi edo ikuspuntu desberdinen bereizketa:


·    Teknologia hitzaren esanahia bilatzean, hainbat autore desberdinen iritziekin egiten dugu topo.
·    Batzuk giza arazoak konpontzeko diziplinatzat hartzen dute, hau da, giza bizitza errazteko eta naturaren kontrola izateko erabili daitezkeen arau zientifiko eta sistematikoak.
·    Besteek aldiz, ezagutza zientifikoetan oinarritutako edozein arte praktikotzat hartzen dute teknologia.
·    Azkenik beste autore batzuk teknologia eta zientziaren arteko bereizketa egiten dute.
·    Zientzia mundu natural eta fisikoa ulertzen saiatzen da eta teknologia aldiz, zerikusia dauka tresna, teknika eta prozedura desberdinekin giza beharrei erantzuna emateko.


Teknologia mota lau daude:


·    Teknologia artefaktualak: gauza materialez osatuta daude eta ez dute gizakiarenganako hainbeste dependentzia, haren jardueran egiterako orduan. Hala ere, zaila da horietaz desegitea. Adibidez, kotxea, mugikorra, ordenagailua, …
·    Teknologia antolatzaileak: ez dira materialak. Bestak beste, hauek dira eguneratuenak, Taylorismoa, Fordismoa, Toyotismoa, …
·    Teknologia sinbolikoak: eraikuntza eta errepresentazio teknikak dira, hala nola, erritualak, sinboloak, errepresentazio geometriko eta topografiakoak, aritmetika, moneta-sistema, estatistika, Kartografia, zinema, …
·    Bioteknologiak: giza bizitza garatu eta hobetzeko xedea dutenak.

Hezkuntzarako teknologia:


·    40ko hamarkada aurretik AEB, bereziki, hezkuntzarako teknologia ikasteko metodo edo diziplina moduan ulertzen hasiko da.
·    Kontziente izan behar dugu honetaz: hasiera batetik teknologia hauek (ordenagailua, internet, …) asmatuak izan zirela soldaduskaren entrenamenduak burutzeko, eta hezteko.
·    Bi modu desberdin daude hezkuntzarako teknologia ulertzeko:
o   Batzuentzat irakaskuntza eta diseinuaren, praktikaren, ebaluazioaren eta giza hezkuntzaren arazo guztiak konpontzeko analisi prozesua da.
o   Besteentzat curriculumen eta irakaskuntza plan edo proiektuen eraldaketan datza, sistemen ereduei jarraituz.
·    Hezkuntzarako balio duten teknologiaren definizioa 16 atal desberdinetan banatu zuen Association for educational Communication and Tecnology erakundeak, nahiz eta antzekoak izan denak.

Hezkuntzarako teknologiaren ekarpenak:  


·    Hezkuntzarako teknologia bi modutan uler daiteke:
o   Aparatologia moduan, garrantzia emanez informazio sarbide eta prozesamenduari, ikaslearen garapen osorako baliabide desberdinen erabilera sustatuz.
o   Irakaskuntzaren zientzia bezala ulertuta, irakaste prozesuaren planifikazioa, ikaslearen jarrera eta ebaluazioak hartzen du garrantzia.


Teknologiak irakaskuntzaren konplexutasuna itxuragabetzen duenean

Teknologiek sortzen dituzten ondorioen artean hauexek aurki ditzakegu:
·     Gure interesak aldatzen ari dira; lehentasunak eta oinarrizko beharrak.
·     Zeinuen izaera aldatzen ari da zeinu berrien sorkuntzaren ondorioz.
·     Gure errealitate propioa aldatzen ari da ziberespazioa bezalako sorkuntzekin.

Hezkuntza teknologikoak IKT -ei gainjartzen direnean


Hauek dira hezkuntza teknologia IKT -ei mugatzearen ondorioak:
·    Perspektiba historikoaren gabezia, garapen teknologikoa.
·    Testuinguruaren gabezia: IKT -en erabileran zentratzeak eskola, hezkuntza testuinguru bezala ulertua, kontuan ez hartzeak ekartzen du.
·     Erredukzionismoa: Irakaskuntza, transmisio ekintza bezala bakarrik ulertzea, soilik aukeratzen ditugu ikaslea heziko dituen bideak.
·     Etengabeko porrota: Herrialde gehienek dirutza handiak inbertitu dituzte hezkuntza arloan IKT-ak sartzeko, baina prozesu honen emaitzak ez dira izan uste bezain onak. Izan ere frogatua izan da IKT- en erabilerak ez dituela beti emaitza akademikoak hobetzen.
·     Antsietate teknologikoa: Teknologi berriekin eta baita hauek suposatzen duten guztiarekin batzuetan gure benetako helburua ahazten zaigu: irakastea.

Egin daitezkeen ariketak:


·     Norberak Teknologiarekin izandako erlazio ikertu: horretarako autobiografia bat egin daiteke gure bizitzan teknologiak izandako eraginaz ohartzeko.
·     Berreraiki norberaren hezkuntza-esperientzia: Zure hezkuntza esperientziei buruzko ipuin bat idatzi testu, irudi eta marrazki desberdinak erabiliz. Gero Hezkuntzarako Teknologiaren inguruan hausnarketa bat egitea ahalbidetzeko.


Garatuko diren konpetentziak:


·     Hezkuntzan parte hartzen duten perspektiba desberdinak identifikatu, aztertu, behatu eta ulertu.
·     Irakaskuntzaren antolakuntza eta praktikan jartzearen funtzioak ulertu.
·     Irakaskuntzan, komunikazioa eta informazioaren teknologien garrantzia ikuspuntu kritiko batetatik ikertzea.



HITZ GAKOAK

Teknologia Soziala/Zientzia
Garapena (gizartea)
Informazioa eta Komunikazioa
Teknologia digitalak
IKT – ak
Hezkuntza eredu desberdinak (garapena)
Hezkuntza (diziplina)
Hezkuntzarako Teknologia


ONDORIOAK

Teknologia digitalek gero eta garrantzi handiagoa dute mundu honetan eta gizarteko hainbat esparrutan aurki ditzakegu: esparru sozialean, kulturalean, ingurumenean … Gaur egun zaila da 16 urteko gazte batek eskuko telefonorik ez edukitzea edo etxe batean ordenagailu edo internetik ez egotea. Gizarte eredu berri bat sortzen ari gara eta eredu horretan teknologiak ezinbesteko papera betetzen du.

Aurrerapen guzti hauek zuzeneko eragina dute hezkuntzan, eskolako errealitatea aldatzen dutelarik; arbel digitala, informatika gelak … Baina kontuan izanik IKT- en aplikazio eremu garrantzitsua hezkuntza dela, gure buruari egiten diogun galdera hauxe da: egia da eskoletan teknologiak guztiz integratuta daudela?

Gaur egun curriculumean agertzen diren zortzi gaitasunen artean “Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa” aurki dezakegu, konpetentzia honen xedea ikaslea informazioa lortzeko eta kudeatzeko gai izatea da. Bertan sartzen da informazioaren teknologien erabilera, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.

Baina ikasleek gaitasun hau bere osotasunean garatu dezaten ez da ikas material berriak erostearekin nahikoa izango, irakasleen jarrera egokia ezinbestekoa izango da.
Lehenik eta behin irakaslea argi izan behar du teknologiak ez duela bakarrik ordenagailuen erabilera inplikatzen eta garrantzia eman beharko dio teknologiek hezkuntzan betetzen duten paperari. Aitortu beharra dugu irakasle guztiek teknologia munduan ez direla adituak, baina hala ere “arazo” hori konpontzeko Eusko Jaurlaritzak gai horren inguruko ikastaroak antolatzen ditu eskola bakoitzean.

Beraz hezkuntza arloan teknologia berriak erabili behar ditugu baina behar direnerako soilik gehiegizko erabilpenean ez jausteko eta hauen erabilera arrunt bilakatzeko.





ZAILTASUNAK

Testua oso luzea eta gaztelania formalean idatzita dagoenez, askotan zaila egin zaigu testua ulertzea. Hitz tekniko ugari eta landu gabeko gaiak agertu zaizkigu, beraz aparteko informazioa ere bilatu behar izan dugu.

Hori dela eta, testuko ideia nagusietatik abiatuta eta informazio gehigarrira joz, gure gogoetan oinarritu dugu lan hau. Honi esker informazio eta komunikaziorako teknologiaren nondik norakoak ikasteko aukera izan dugu, hala nola, hainbat hitz gakoen esanahiak.

2011-12-02

Gaurko klasean ere aurkezpenak entzun ditugu. Batzuk Power pointen bidez azaldu dizkigute haien gaia, eta beste batzuk ordea, Windows movie maker programa erabili dute presentazioa egiteko.

1: IRUNE OMAETXEBARRIA, MAIALEN PIÑA, MAYI PASCUAL.


ESKOLETAKO IKT -EN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPAR POLITIKA

Bertso polit baten bitartez, testuan irakurritako informazioa kontuan hartuta, haien kritika egin dute, esanez, teknologia beti dugula aurrean eta ez dela protagonista bakarra izan behar, nahiz eta lagungarri izan daitekeen noizean behin.

2: ARANTZA MARTIN, IRANTZU PARDO, AINARA WAIN.


INFORMAZIO ETA KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN 


PPT baten bidez aurkezpena egin digute, ideia nagusiak hauek izan direlarik:
Lehen liburuak erabiltzen ziren, orain, ostera, IKTak (teknologia berriak) eta batzuetan lagungarriak/onuragarriak  diren arren, kaltegarriak izan daitezke.
Kultura multi-modalak hezkuntzan du eragina.
Hezkuntzaren helburua autoikaskuntza da, hots, ikasten ikastea. (zer jakin eta zer ez)
Ordenagailu berriak klasean erabiltzea desorekak dakartza ikasleen artean.
Jakintza kafearen filtroarekin konparatu dute. Irakaslea laguntzeko dagoela adierazi nahian.
Metafora: platonen kobazuloaren teoriarekin konparatu dute.
Alaitzi bere irakasteko moduagatik, eta metodologia desberdinagatik, eskerrak eman dizkiote.

3: IRATI SAN ROMAN, JANIRE URANGA, SARA RODRIGUEZ.


BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK.

Erreportai dibertigari bat egin zuten haien artean, haien gaia azaltzeko. Bertan IKTak zer diren, funtziak, noiz-non-zertarako erabiltzen den, eta zeintzuk diren ezaugarriak azalduko dizkigute kaleko andre bat eta jakitun bat izango balira bezala.
Hau izan da haien bideoa:


4: OSKAR TOMÉ, ANE ZABALA, AINHOA VAZQUEZ.


IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK:

Haien blogean ikus daiteke haiek egin duten aurkezpenaren bideoa.
IKTetan trebeak izateko zein gaitasun lortu behar dituzten bai irakasleek zein ikasleek azaldu dute, gaitasuna zer den ere definitu ostean (egoera desberdinei erantzuna emateko ahalmena lortzea). Gainera, txikitatik teknologia ezagutu beharko genukeela esan digute, errazenetik zailenerako bide gorakor batean.

5: IBON LEJARZEGI, SERGIO LEAL, ERLAITZ MARTINEZ.


TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN: IKT-etatik hezkuntza baliabideetara.

Haiek egindako bideo baten bitartez, euren ahotza entzuten zelarik, IKTen eragina umeen garapenean azaldu digute, baita egoera sozialaren garapena eta irakaslearen indarraren galera, eta Europako sistema berria azaldu digute.
Azkenean, oso esaldi polita aipatu dute: Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten.

6: BITTOR MEABE, IBAI MENENDEZ, TXABER MIRABALLES.


ORDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILE.

Euren aurkezpena haiek egindako bideo baten bitartez plazaratu digute:


Teknofobia eta teknofilia kontzeptuak berezi dizkigute berriro, aurretik beste talde batek egin zuen bezala eta gero irakaslegoaren formazio falta goraipatu dute. Belaunaldi desberdinetakoak garela azaldu dute eta beraz, ikasleek irakasleek baino gehiago dakigula ondorioztatu dute. Horrekin batera, esan daiteke ordenagailua hezigarria edota kaltegarria izan daitekeela. Gainera, emakumearen egoerak ere oztopo egiten dutela nabarmendu dute gizarte osoa garatzen doala esanez.
Haien metafora hurrengo hau izan da: garai desberdinetan behar desberdinak ditugula.
Amaitzeko bideo dibertigarri batzuk erakutsi dizkigute.


7: HAIZEA URIAGEREKA, IRATI SARATXAGA, ARRATE SANTIAGO.


IKT -EN ERABILERA ANITZA: ESKOLA 2.0àGAITASUNAK.

Haiek grabatutako ereduan, eskola aspergarria eta eskola entretenigarria konparatu dituzte ikasle sortzailearen alde zeudelarik. Hala ere, azkenean robotak bihurtuko garen kritika egin dute.

hau izan da haiek egin duten bideoa: 


lunes, 28 de noviembre de 2011

2011-11-18

LA COMPETENCIA DIGITAL E INFORMACIONAL EN LA ESCUELA:

Olaia Sanchez
Yaiza Santamaria                                            

Hitz gakoak: Teknologia digitala, IKTak, alfabetizazio modu berriak, eta konpetentziak.

Laburpena: Gizarte honetako bi belaunaldien konparaketa. XXI. mendean hezi garenok teknologia berriekin gizarteratu gara. Belaunaldi honi N-belaunaldia(net) edo D-belaunaldia (Digitala) deitzen zaio eta “natibo digitalak” garela esan dezakegu. XX.mendean hezi direnak (gure irakasleak) berriz, “immigrante digitalak”  direla esan dezakegu. Klase ematerako orduan, irakasleak zailtasunak aurkitu ditzake ez delako berak ezagutzen duen giroan aritzen.

Artikuluan ageri den arazoa adibide batekin azaltzen digute, ulergarriagoa izateko: Euskeraz ondo hitz egiten ez dakien irakasle bat, gela euskaldun baten aurrean egotean sentitu dezakeena da digitalizaturik ez dagoenarentzat ordenagailu baten prestazioen aurrean egotea.

Amaitzeko testuari kritika egiten diote; honakoa esanez: interesgarria izan dela diote, euren burua irakasle gisa ikusteko aukera izan dutelako eta etorkizunerako datu interesgarriak eta kontuan izatekoak barneratu dituztelako. Hala ere, testu nahiko errepikakorra dela esaten dute.

Ondorio gisa, konturatu egin dira irakaslearen papera gizartearen aldaketen arabera aldatuz doala, eta momentu honetan irakaslearen papera bideratzailearena dela uste dute. Irakaslea gelako pertsonarik jakituna izateari utzi egin dio.

TEKNOFILIA VS. TEKNOFOBIA:
Pablo Piñeiro
Koldo Plazas
Gorka Ramos
Urko Sanz                                

Bloga:  http://pakogour.blogspot.com/
Teknofobia: teknologiekiko ukapena da. Normalean fobiak zerbaitekiko beldurra eta sahiesteko nahiak dira normalean, kasu honetan, justifikazioa duan fobia da, eta ez du tratamendurik behar. Teknofobia duten pertsonek honela justifikatzen dute euren beldurra: ez dut teknologiaren beharrik eguneroko gauzak egiteko eta teknologizatzeko beharrik ere ez dut ikusten.
Teknofobia zer den ikusita, esan dezakegu teknofilia, honen antonimoa dela.
Gure ikaskideek esaldi bakarrean sintezisatu dute testuaren ideia: " Teknologia neurrian erabiltzea egokia da, ez gehiegi ez gutxiegi. Neurrian erabilita, ez direlako ez teknofobia ez teknofilia sortuko".

Honen ostean kritika egitea erabaki dute, zenbait gauza ondorioztatuz:
Teknologiak garrantzi handia du egungo gizartean, hala ere teknologiaren garapena egokia izanda, teknologiaren aplikaziorako moduak ez dira egokiak. Horregatik teknofilia eta teknofobiaren kasuak ematen dira.

LA TECNOLOGIA EDUCATIBA EN UN MUNDO TECNOLOGIZADO:
Janire Rekalde
Sheila Quijada
Garazi Novoa
Estibaliz Pajaro
Jon Rabadan                                 

Bloga:   http://tik-tok-tak.blogspot.com/

Blogari aurkezpena emateko eta gaian kokatzeko, adierazgarria den irudi hau aurkezten digute, eta interesgarria iruditzen zait zuekin nik ere konpartitzea.

Ondorio desberdinak ateratzen dituzte egindako irakurketatik; hala nola: teknologia leku guztietan dago, arazoak errazteko kontzebituta dago, teknologia desberdinak daude, hezitzako teknologiak erabiltzen dira, eta IKT- nahiz eta lagundu, gure interesak nahasten dituzte.
Testuaren ideia nagusiak labur aurkezten dizkigute, izan ere, irakurketa nahiko konplikatua duen testua delako:
IKTekiko beldurren isladapena hezkuntzan.
Irakasleen gabeziak teknologizatu berriko hezkuntza eredu honetan.
Hezkuntzako metodologiaren aldaketak, gabeziak, beharrak eta kritika, teknologia berriekiko.
Konpetentzidigitalaren sorrera.
Eskolan teknologiaren erabilerak sortzen dituen arazoak; desabantailak:
Segurtasun falta.
Atentzio falta.

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN:

Iratxe Iparraguirre
Nerea Larruzea
Miren Luzuriaga
Oihane Infante
Testuaren ideiaren isladapen interpretatiboa
Lau neska hauen aurkezpena, teknologien integrazioaren desegokitasuna hezkuntzak kritika egitera bideratua da. Oso ideia originala izan dute egindako bideoarekin.
Haiek adierazi duten moduan, IKT-ak hezkuntzan erabiltzeak ate oso interesgarriak zabaldu ahal ditu, baina, nola erabiltzeko gidarik edo erraztasunik  ez dizkigute eskeintzen. Beraz, teknologia berriak modu egokian eta ahalik eta produktiboenen erailtzeko, horren beharra ikusten da.

martes, 15 de noviembre de 2011

2011-11-11

Gaurko klase magistralean ikaskide batzuen aurkezpenak entzun ditugu ordu guztian zehar. Gaur sei taldek egin dute eta datorren astean beste zenbait taldek, hauen artean gurea, egingo dute.

Segidan talde bakoitzak azaldu dituen ideiak adieraziko ditugu.
1.      
       Amaia Oleaga, Marta Omagogeaskoa eta Nerea Otazua.

-Teknologia eboluzionatuz joan da urteetan zehar.
-Hezkuntzan ere gutxinaka joan dira sartzen teknologiak.
-XIX. Mendean paradigma teknologikoak sartu ziren gizartean.
-Iraultza hau e-europe bitartez.
-Teknologia berriak pixkanak curriculumean sartzen joan ziren.
-Ikasleak hezi behar dira bizitza digitalean eroso mugitzeko.

Beraien bloga: informatikanmurgilduz.blogspot.com

2.    Itziar Lasarte, Julene Lapatzagortazar eta Miren Iriondo.

Hauek ipuin baten bitartez eskola 2.o-ren kritika bat egin dute.

-Irakasleak ere teknologietan aplikatu behar izan dira.
-Gobernuak laguntzak ematen ditu 2.0 eskoletan aplikatzeko.

Beraien bloga: iktworld.blogspot.com

3.    Amaia Souto, Jokin Uriarte, Amaia Urizar, Oihane Vega eta Asier Vieites.

Baliabide teknologikoen eta hezkuntzaren baliabideen antolakuntza.
-Ikt ereduak: burokratikoak (kontrola, erregulartasuna..). sistema soziala (errealitateko gauzen batura, elkarlana..) eta komunitatea (onarpena eta laguntza).
-Gaur egun gehien burokratikoa.
-Zuzendaritzakoek Ikt erabilpenaren ardura daukate.
-Alde txarra, prozesu geldoa dela.
-Irakasleak gai izan behar dira taldeka lanak egiteko.
-Pentsaera sistematikoa: taldeek ikasle eta irakasleen erantzunkizuna bultzatu.

-Hausnarketa: IKT enpresak gurekin jolasten dute, izan ere, inpresorak etab. Programaturik daude denbora batetara apurtzeko eta guk berria erosteko. Zoratu egiten gaituzte, dirua ateratzeko.

Beraien bloga: iktmundua.blogspot.com

4.    Oihana Marzana, Ander Hernandez, Helena jauregi, Anartz, Peru eta Iker.

Euskadiko marko estrategikoa gizarte informazioaren aurrean eskolan.

-Informazioaren gizartea ulertzeko moduaren arabera 4 diskurtso desberdin: merkantilista, kritiko politikoa, teknozentrista eta apokaliptikoa.
-IKT efektu sozial eta kulturala: pertsonen arteko harremanak erraztu, zerbitzuen kalitatea hobetu…
-Alde txarrak: menpekotasuna, mendebaldeko kulturaren inposaketa, desberdintasun ekonomikoak, pribatutasunaren galera….
-Etorkizunean haurrek liburu elektronikoak
-E-mailez lanak….

Beraien bloga:iktmagistral32.blogspot.com

5.    Elena San Miguel, Raquel Sanz, Eider Valderrey

Ordenagailuak emozio sortzaileak

-Eredu tradizionala: irakasleak inposatzaile papera, teknologi berriei uko…
-Eredu teknologikoa: irakasleak bitartekari papera, teknologi berrietan bermaturik…
-Irakasleek ikastaroak egin hori dela eta teknofobia eta teknofilia sortzen da.
-Gizartean baloreak ez desagertzeko, teknologien erabilpena neurtu.

6.    Ander Navarro, Eneko Olabarria eta Peio Ugarte

Teknologia berriak eskolan

-      - Eskolak arazoak teknologi berriei moldatzeko.
       - Aldaketak 3 esparru: antolaketa, edukiak eta metodologia.
-      - Web 2.0= Informazio eta sorkuntzari buruzko filosofia 1 da.
-      - Arazoak: Irakasle zaharrekin zailagoa metodologia berriak aplkatzea, diru asko inplikatzen dute teknologiek, internetek eduki ez-egokiak ere baditu batez ere haurrentzat….


Laburbilduz, nahiko arin pasatu zaigu klase ordua. Hala ere konturatu gara interesgarriagoak edo erakargarriagoak egin zaizkigula bideoak eta irudiak erabili dituzten presentazioak, testu hutsak zirenak baino. Eta hori kontutan hartuko dugu gure presentazioa prestatzeko momentuan.