LA COMPETENCIA DIGITAL E INFORMACIONAL EN LA ESCUELA:
Olaia Sanchez
Yaiza Santamaria
Hitz gakoak: Teknologia digitala, IKTak, alfabetizazio modu berriak, eta konpetentziak.
Laburpena: Gizarte honetako bi belaunaldien konparaketa. XXI. mendean hezi garenok teknologia berriekin gizarteratu gara. Belaunaldi honi N-belaunaldia(net) edo D-belaunaldia (Digitala) deitzen zaio eta “natibo digitalak” garela esan dezakegu. XX.mendean hezi direnak (gure irakasleak) berriz, “immigrante digitalak” direla esan dezakegu. Klase ematerako orduan, irakasleak zailtasunak aurkitu ditzake ez delako berak ezagutzen duen giroan aritzen.
Artikuluan ageri den arazoa adibide batekin azaltzen digute, ulergarriagoa izateko: Euskeraz ondo hitz egiten ez dakien irakasle bat, gela euskaldun baten aurrean egotean sentitu dezakeena da digitalizaturik ez dagoenarentzat ordenagailu baten prestazioen aurrean egotea.
Amaitzeko testuari kritika egiten diote; honakoa esanez: interesgarria izan dela diote, euren burua irakasle gisa ikusteko aukera izan dutelako eta etorkizunerako datu interesgarriak eta kontuan izatekoak barneratu dituztelako. Hala ere, testu nahiko errepikakorra dela esaten dute.
Ondorio gisa, konturatu egin dira irakaslearen papera gizartearen aldaketen arabera aldatuz doala, eta momentu honetan irakaslearen papera bideratzailearena dela uste dute. Irakaslea gelako pertsonarik jakituna izateari utzi egin dio.
TEKNOFILIA VS. TEKNOFOBIA:
Pablo Piñeiro
Koldo Plazas
Gorka Ramos
Teknofobia: teknologiekiko ukapena da. Normalean fobiak zerbaitekiko beldurra eta sahiesteko nahiak dira normalean, kasu honetan, justifikazioa duan fobia da, eta ez du tratamendurik behar. Teknofobia duten pertsonek honela justifikatzen dute euren beldurra: ez dut teknologiaren beharrik eguneroko gauzak egiteko eta teknologizatzeko beharrik ere ez dut ikusten.
Teknofobia zer den ikusita, esan dezakegu teknofilia, honen antonimoa dela.
Gure ikaskideek esaldi bakarrean sintezisatu dute testuaren ideia: " Teknologia neurrian erabiltzea egokia da, ez gehiegi ez gutxiegi. Neurrian erabilita, ez direlako ez teknofobia ez teknofilia sortuko".
Honen ostean kritika egitea erabaki dute, zenbait gauza ondorioztatuz:
Teknologiak garrantzi handia du egungo gizartean, hala ere teknologiaren garapena egokia izanda, teknologiaren aplikaziorako moduak ez dira egokiak. Horregatik teknofilia eta teknofobiaren kasuak ematen dira.
LA TECNOLOGIA EDUCATIBA EN UN MUNDO TECNOLOGIZADO:
Janire Rekalde
Sheila Quijada
Garazi Novoa
Estibaliz Pajaro
Blogari aurkezpena emateko eta gaian kokatzeko, adierazgarria den irudi hau aurkezten digute, eta interesgarria iruditzen zait zuekin nik ere konpartitzea.
Ondorio desberdinak ateratzen dituzte egindako irakurketatik; hala nola: teknologia leku guztietan dago, arazoak errazteko kontzebituta dago, teknologia desberdinak daude, hezitzako teknologiak erabiltzen dira, eta IKT- nahiz eta lagundu, gure interesak nahasten dituzte.
Testuaren ideia nagusiak labur aurkezten dizkigute, izan ere, irakurketa nahiko konplikatua duen testua delako:
Testuaren ideia nagusiak labur aurkezten dizkigute, izan ere, irakurketa nahiko konplikatua duen testua delako:
IKTekiko beldurren isladapena hezkuntzan.
Irakasleen gabeziak teknologizatu berriko hezkuntza eredu honetan.
Hezkuntzako metodologiaren aldaketak, gabeziak, beharrak eta kritika, teknologia berriekiko.
Konpetentzidigitalaren sorrera.
Eskolan teknologiaren erabilerak sortzen dituen arazoak; desabantailak:
Eskolan teknologiaren erabilerak sortzen dituen arazoak; desabantailak:
Segurtasun falta.
Atentzio falta.
TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN:
Iratxe Iparraguirre
Nerea Larruzea
Miren Luzuriaga
Oihane Infante
Testuaren ideiaren isladapen interpretatiboa
Lau neska hauen aurkezpena, teknologien integrazioaren desegokitasuna hezkuntzak kritika egitera bideratua da. Oso ideia originala izan dute egindako bideoarekin.
Haiek adierazi duten moduan, IKT-ak hezkuntzan erabiltzeak ate oso interesgarriak zabaldu ahal ditu, baina, nola erabiltzeko gidarik edo erraztasunik ez dizkigute eskeintzen. Beraz, teknologia berriak modu egokian eta ahalik eta produktiboenen erailtzeko, horren beharra ikusten da.